domingo, 24 de febrero de 2013

Mokozabala

Atzo zortzi Mokozabal ikusi omen ziren Plaiaundin, baina guk ez genuen ikusteko aukerarik izan. Iritsi ginanerako, alde egin zuten. Gaur berriz, Mokozabal bat ikusteko zortea izan dugu. Polita zen, benetan.

Mokozabala - Espátula - Spoonbill
Beste hainbat hegazti bezalaxe, gure Mokozabala ere, San Lorenzoko aintziran janari bila zebilen. Lertxuntxo Txiki batekin lehian ibili da ea nor zen lehenengoa arrain bat harrapatzen.

Mokozabala eta Lertxun Txikia - Espátula y Garceta Común - Spoonbill and Little Egret

Eztei-lumajez jantzita zetorren, garondoko gandor oparoa eta bularreko orban horia erakusten.
Mokozabala - Espátula - Spoonbill
Mokozabala - Espátula - Spoonbill
Mokozabala - Espátula - Spoonbill

Baina Mokozabalaren helburua, gosea ase, indarra hartu eta iparralderantz hegan joatea zenez, ez du amore eman harrapakinen atzetik. Mokoa uretan sartuz eta burua alde batetik bestera zabunkatuz janari bila denbora luzez ibili da.

Mokozabala - Espátula - Spoonbill

Azkenean, Mokozabalaren bilaketa emankorra izan da. Arraintxo bat harrapatu du eta, gizajoari azken nahia eskaini gabe, amen batean,  irentsi egin du.

Mokozabala - Espátula - Spoonbill

Gauza gehiago ikusi ditugu gaur parkean. Azpimarragarrienak, bi Sorbeltz, Buztanluze bat eta Belatz bat izan dira. Bestalde, Martin Arrunt bat ere ikusi omen da aireportu aldetik Jaitzubiarantz igeri egiten.