jueves, 21 de febrero de 2013

Aintzira gezean

Nahiz eta oskarbi egon, gaur ez dut gauza azpimarragarririk ikusi. Hala ere, argazkiren bat atera dut. Hemen dauzkazu adibide batzuk.
Aintzira gezean...
-Non demontre duzu burua?


Hegaztia bere burua lasai-lasai garbitzen ari zen, konturatu gabe argazkiak ateratzen ari nintzaizkiola.
Aintzira berean, Murgilari Arrunt ar batek berriz, gertu nengoela susmatu duenean, igerika ihes egin du.

Murgilari Arrunta - Porrón Europeo - Pochard

Murgilaria beste ur-bazterrera iritsi denerako, Kopetazuri Arruntak bere garbiketa bukatu du nonbait, burua agerian utziz.

Kopetazuri Arrunta - Focha - Coot