viernes, 23 de junio de 2017

Murgilari arruntak bigarrenez ugaldu dira Plaiaundin

Iaz maiatza bukaeran lehenengo aldiz murgalari bikote bat ugaldu zen Plaiaundin. Zortzi txito izan zituzten, baina haietatik ar gazte bat bakarrik bizirik jarraitu zuen. Kronika hemen ikus dezakezue. 

Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13
Murgilari Arruntak - Porrones Europeos - Aythya ferina
2017-06-13

Aurten berriz, apirilaren 21erako murgilari bikoteak (iazko bikote berbera dela uste dugu) lau txito izan zituen eta zorionez laurak bizirik jarraitzen dute. Orain, bi hilabete dituztela, helduen tamaina eta emearen itsura dute.

domingo, 11 de junio de 2017

Zata Arrunta Txingudi inguruko mendietan

Zata Arrunta (L 24-28 cm, HZ 52-59 cm) udaberrian gure inguruko mendietara  urbiltzen da, bertan ugaltzeko. Ondoren, udazkenean, Afrikara bueltatuko da negua pasatzera.

Zata Arrunta - Chotacabras Gris - Caprimulgus europaeus

Zata Arrunta ikustea ez da batere erraza. Gehienetan bere kantu berezia entzun dezakegu, baina bere kokapena asmatzea oso zaila izaten da.