Eguzkia atera da gaur Plaiaundin aspaldiko partez eta hegaztiek ez dute aukera hori alferrik galdu. Aintzira gezean Ipar-ahate batzuk eguzkitan lasai-lasai zeuden.
 |
Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwall |
Kulinta Bekaindun bat ibaiertzean ustekabean harrapatu dugu, eta ikusi gaituenean, iheska hegan egin du aurreko ibaiertzeraino.
 |
Kulinta Bekainduna - Zarapito Trinador - Whimbrel |
 |
Kulinta Bekainduna - Zarapito Trinador - Whimbrel |
Bernagorri Arrunt bat lokatzetan gora eta bera zebilen
. Hankak eta mokoa lohiez beteta. Ziur aski, janari bila zebilen
gosea asetzeko asmoz.
 |
Bernagorri Arrunta - Archibebe Común - Redshank |
Buztanikara Zuri nekaezin bat bere hegada akrobatikoen artean egindako atsedentxo batean argazki-kamarak harrapatu du.
 |
Buztanikara Zuria - Lavandera Blanca - White Wagtail |