Goizean parkera abiatzen ari ginela, aparkalekura iritsi baino lehen, Gailupa pare bat ikusi dugu aspaldiko partez. Euria mara-mara ari zuen arren bikoteak ez du amore eman janaria aurkitu duen arte.
| Gailupa ♂- Camachuelo Común ♂- Bullfinch ♂ |
| Gailupa ♀ |
| Gailupa ♂- Camachuelo Común ♂- Bullfinch ♂ |
Itzaberrira iritsi garenean, han aurkitzen diren makiletako baten tontorrean, Arrano-arrantzale bat arrain bat jaten ikusteko aukera izan dugu. (Inork hegazti honek arrantza nola egiten duen ikusi nahi badu, youtube-ko link bat jarri dut beherago).
Arrano-arrantzalearen bideo harrigarri bat ikusi nahi baduzu, hemen klikatu:
www.youtube.com/embed/nA3LtXnNIto?feature=player_embedded
| Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey |
| Arrano-arrantzalea - Águila Pescadora - Osprey |
Arrano-arrantzalearen bideo harrigarri bat ikusi nahi baduzu, hemen klikatu:
www.youtube.com/embed/nA3LtXnNIto?feature=player_embedded