lunes, 17 de junio de 2013

Itsusiak bai, baina zoragarriak

Asteburuan Kopetazuri bikote bat bost umekin ikusi dugu ur gezeko aintziran. Ze itsusiak diren!

Gurasoek kontuz ibili beharko dute kumaldia aurrera atera nahi badute. Orain arte ikusi dugunez, parkean jaio diren umaldietatik, txito batek bakarrik aurrera egin du. Kaioak dira haien etsairik arriskutsuenak. Kaioak aintziraren erdian dagoen bideo kameraren gainetik zelatan egoten dira umetxoren bat erasotzeko prest.

Hurrengo argazkietan, Kopetazuri umetxo batzuen aisialdia ikus daiteke. Gurasoek seme-alabak elikatzeko etengabe murgiltzen ziren janari bila. Umetxoak bitartean, oso baldar mugitu arren, jolasean ziharduten arroka batera igotzen eta handik uretara jaurtitzen.

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots
Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

Hurrengo kumea, uraren tenperatura nehurtu ondoren, ez zen ausartu uretan sartzen.

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

--Ni banoa, hau da nire txanda!

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

Bere arrebaren ausardia ikusita, haren adibidea jarraituz, honek ere gauza bera egiten du.

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots

Kopetazuri Arruntak - Fochas Comunes - Coots