Azkenaldian maiz ikusten dugu morfo argiko Arrano Txiki bat Txingudi ingurunean bueltaka. Jaitzubia, Plaiaundi eta Bidasoako irlak janari bila miatzen ditu.
| Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata |
Aste honetan, Arrano Txiki hori Oxinbiribilen nahiko gertu ikusteko aukera izan dugu, uso bat harrapatu ondoren, lurrean pausatu zenean. Zoritxarrez Arrano Txikiarentzat eta zorionez Usoarentzat, harrapariari harrapakinak ihes egin zion.
| Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata |
| Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata |
Inguruan zebilen jendeak eta hurbil dagoen errepidetik zetorren autoen soinuak arrano txikia izutu egin zuten. Beraz, badaezpada eta berandu baino lehen, gure protagonistak handik ospa egitea erabaki zuen.
| Arrano Txikia - Aguililla Calzada - Aquila pennata |
Honekin kitto eta gero arte...
.