miércoles, 22 de mayo de 2013

Ipar-ahatetxoak

Ez ohiko udaberria dugu aurtengoa. Azken egunotan ia ez du segundu bat ere atertu. Hegaztiek udaberriko gorteiatzea egingo ez balute, udazkenean gaudela pentsatuko nuke.

Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls

Astelehenean aurtengo lehenengo Ipar-ahate umeak ikusi ditugu, haien aita eta amarekin. Normalean urertzetik gertu igeri egiten dute Kaioak eta beste harrapakari batzuk sahiesteko.

Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls
Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls
Beti alde batetik bestera amaren babesean mugitzen dira.
Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls
Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls
Ipar-ahateak - Ánades Frisos - Gadwalls